Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) eta Nouvelle-Aquitaine lurraldeak, CTPren XXXV. Osoko Kontseilua antolatu dute 2017ko azaroaren 9an, ostegunean, Biarritzen.

Osoko Kontseiluan, azken bi urteetan landu diren Pirinioetarako estrategiaren ildo nagusiak eta 2018an martxan jarriko direnak aurkeztuko dira.

Aldaketa Klimatikoaren Pirinioetako Behatokiaren (OPCC) ekintzen garapen egoerari buruzko azterketa ere aurkeztuko da. Horren barruan, azaroaren 7an eta 8an Biarritzen antolatuta dagoen mendi guneetako klimaren aldaketari buruzko Nazioarteko 2. Solasaldiaren (PYRADAPT 2017) ondorioak aurkeztuko dira. CTPk, Aldaketa Klimatikoaren Pirinioetako Behatokiaren (OPCC) ekimenaren bitartez antolatu duen solasaldi horren helburua, komunitate zientifikoaren eta hainbat erakundetako teknikarien arteko topaketa eta trukaketa une izatea da, klimaren aldaketak mendi guneetan duen eraginaren ezagutza oinarriak eguneratzeko eta Pirinioak eragin horretara egokitzeko estrategiak aztertzeko.

Amaitzeko, CTPk, Kudeaketa Agintari gisa, Mugaz gaindiko lankidetzarako Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programa europarraren proiektuen bigarren deialdiaren emaitzak aurkeztuko ditu.

Hemen eman ahal izango duzu izena eta 2017ko Osoko Kontseiluaren egitaraua kontsultatu.

Behin behineko egitaraua

CTPren Osoko Kontseilua